08:18

albisteak

Analisia

Europa: Austeritate politika lasaitzeko garaia iritsi da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Egonkortasun eta Hazkunde Ituna malgutzeko beharra aipatzen du hogeita zortziek onartzekoa duten adierazpen politikoaren zirriborroak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bruselako goi bileran badirudi gairik nagusiena dela Jean Claude Juncker Batzordeko presidente izendatzea. Baina beste gai bat ere aztertzen ari dira, akaso aurrekoa baino garrantzizkoagoa. Eta hori da iritsi ote den austeritate politika lasaitzeko garaia.

Egonkortasun eta Hazkunde Ituna malgutzeko beharra aipatzen du hogeita zortziek onartzekoa duten adierazpen politikoaren zirriborroak. Itun hori da europako herrialdeen herri defizitari %3ko muga guztiz santu hura jartzen ziona.

Matteo Renzi Italiako lehen ministroa jarri da aurrean malgutasunaren eskean, eta Frantziako presidentearen babesa lortu du. Alemaniako kantzilerrak baietz, konforme dagoela esan du, baina, Egonkortasun Ituna indarrean dagoela oraindik.

Nola ulertu behar da hori, ordea?. Ba, %3ko mugari eutsi behar zaio, baina betetzeko denbora gehiago eskainita edo defizit muga horretatik erretiratu inbertsio jakinak, esate baterako ikerketarakoak.

Auspoa hartzeko aukera ematen du horrek eta hazkunde politikak abian jartzea ahalbidetzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena