08:20

albisteak

Iruzkina

Bruselako azoka

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hurrengo bost urteetarako goi-agintariak hautatuko dituzte Belgikako goi-bileran

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko goi agintari nagusien izenak  aukeratuko  dituzte denak batera Batasuneko  Hogeita zortzi buruzagiek. Hurrengo bost urteetarako izango diren goi agintariak hain zuzen ere.

Honelako bilerak azkenean kromo trukeak izaten dira. "Zuk hau niri hau eman eta nik beste hori utziko dizut".

Azkenean David Cameronek ez du lortuko nahi zuena. Tematuta zegoen Jean Claude Junckerrek ez zuela Europako Batzordeko presidente izan behar, europazale amorratu gisa ikusten zuelako. Baina ez dirudi nahikoa babes lortuko duenik Cameronek  izendapena blokeatzeko.

Hala ere seguru-seguru beste zerbait aterako duela Cameronek.

Komisioko presidentea europazale sutsua izango denez, ahaleginduko da oso europazalea izango ez den Kontseiluko presidentea lortzen. Hau da, gaur egun Herman Van Rompuy  belgikarrak duen kargurako hain europazalea ez den norbait.

Eta horretarako indar handiz entzuten da Danimarkako lehen ministroa, Helle Thorning-Schimidt. Cameronen exigentzia guztiak bete ditzake.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Analisiak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena