albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
AEBetako soldaduak orain urte eta erdi irten ziren Iraketik, eta hala amaitu zen 2003an George Bushek agindu zuen inbasioa.
AEBetako soldaduak orain urte eta erdi irten ziren Iraketik, eta hala amaitu zen 2003an George Bushek agindu zuen inbasioa.
Obamak ezin du berriro ere soldaduak bidali Irakera. Hori erabateko porrota izango litzateke bere presidentziarentzat, hori baita bere lorpenetako bat, alegia, Iraketik erretiratu izana eta datorren urtean Afganistanen egingo duena.
Baina orain, jihadista sunien aurrerapena geratzeko, aire erasoak eskatu dizkio Obamari Irakeko Gobernuak. Obamak hori egin dezake, eta esan, era berean, ez dela soldaduak bidaltzen ari.
Baina ez dago garbi AEBei komeni ote zaien Al Maliki Irakeko presidenteak agintean segitzea. Al Maliki xiita da, eta alderdikoikeriaz gobernatzen du, xiiten alde eta sunien kontra eginez. Horrek argitzen zergatik laguntzen dituzten suniek miliziano jihadistak.
Washingtoni ez zaio jihadista horien garaipena komeni, baina ezta Irak egonkortzeko gaitasuna erakutsi ez duen presidentea babesten jarraitzea ere.
Horregatik ondo pentsatu eta hausnartu behar du hori Obamak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa