08:40

albisteak

Iruzkina

Ukrainakoa gerra bat da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Ukraina, presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin eta lau egunera, benetako gerra batean sartuta dago Donetsk eskualdean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukraina, presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin eta lau egunera, benetako gerra batean sartuta dago Donetsk eskualdean. Armada ukrainarra hegazkinak erabiltzen ari da erreboltari errusiazaleen kontra, eta hildakoen kopurua –frogatzea zaila den arren- ehun bat ingurukoa da.

Aurreko igandean, ukraniarrek Petro Poroxenko aukeratu zuten presidente. "Txokolatearen erregea" deitzen dutena herrialdeko gizon aberatsenetakoa da, eta Roshen markako txokolatearekin hasi zen aberasten, Ukrainan eta Errusian oso estimatua den txokolatearekin.

Poroxenkok erraz irabazi zituen hauteskundeak igandean, Yulia Timoxenkoren aurretik. Errusiarekin harremana hobetu nahi zuela esan zuen bere lehen adierazpenetan, baina, aldi berean, Ukrainako Armadak eraso handia hasi zuen Donetsken.

Donetsk eskualdeak independentzia aldarrikatu zuen Kieveko agintariek onartzen ez duten herri galdeketa baten ondoren, eta, orain, Errusiarekin bat egin nahi du. Baina Errusiako presidente Vladimir Putin isilik dago.

Orain baino lehen, Putinek hitzemana du errusiar guztiak babestuko dituela, baita Errusiatik kanpora bizi direnak ere. Agindutakoa betetzen ez badu, gaizki geratuko da. Baina, oraingoz, badirudi ez duela nahi edo ez dela ausartzen dena hartu eta Ukrainan sartzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena