10:30

albisteak

Analisia

Donetskeko okupazioak tentsioa handitu du Ukrainan

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

- Erredakzioa -

Datozen orduetan Putinek hartuko duen erabakiak Ukrainako etorkizuna baldintzatu dezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Orain Bai! egoera benetan osoa larria da Ukrainan. Errusia zaleen talde batek eskualdearen egoitza okupatu du Donetsken eta soldaduak bidaltzeko eskatu dio Errusiari haiek babesteko. Krimean gertatu zenaren oso antzekoa ari da gertatzen baina 2 ezberdintasun garrantzitsu daude. Krimean errusiarrak dira nagusi, Donetsken ordea ez, dena den egia da bertako biztanleriaren ia erdia dela errusiarra eta herritarren 10etik 7 errusiera dakiela. Bertan bizi diren ukrainar askok eguneroko hizkuntza modura errusiera erabiltzen baitute.

Beste ezberdintasun bat Ukrainak berehala etsipena hartu zuela eta galdutzat eman zuela Krimea da. Gauza jakina zen Krimea ez zela inoiz Ukrainako parte sentitu eta bertako biztanle gehienak betidanik errusiartzat zutela bere burua. Baina Donetsken eta Ukraina Hegoaldeko eta Ekialdeko beste eskualde batzuen kasuan Kieveko gobernua derrigortuta dago Ukrainakoak izan nahi duten herritarrak defendatzera. Gainera, Ukrainak eskualde horiek galtzen baditu bere lurraldearen erdia galduko du. Orain dena Errusiak egin dezakeenaren menpe dago.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak altxatu direnei kasu egin eta soldaduak bidaltzen baditu Ukrainaren inbasio baten aurrean egongo gara eta aurreikusi ezin litezkeen ondorioak izan ditzakeen balizko gerra baten aurrean, Errusia eta Ukrainaren artean. Krimean gertatutakoa ere inbasio bat izan zen baina ez hain agerikoa, ezkutuagoan egindakoa. Oraingoan Ukraina ezin da ezer egin gabe geratu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena