albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Moskuren bertsioa gorabehera, Ukrainarena den zati bat hartzen ari da, eta horrek tentsio handia sortuko du nazioartean.
Errusiaren esku-hartze militarra Krimea penintsula Ukrainatik bereizteko lehen pausoa da. Krimeako gobernu autonomoak erreferenduma deitu du hilabete honen 30erako.
Ukrainako Gobernu zentralak, Kiev-ekoak, ez du nahi herri-galdeketa hori egiterik. Moskuk bai, ordea. Krimeako gehiengoa errusiarra dela kontuan izanda, litekeena da Krimeak gaur egun errusiarren aurkakoen esku dagoen Ukrainarengandik banatu nahi izatea.
Errusiarren operazio militarraren helburua Ukrainako tropak Krimeatik bidaltzea da, erreferenduma egiten den egunean kontrola euren esku egon dadin.
Ukrainako tropek amore ematen badute ez da borrokarik egongo. Tinko eusten badiote ordea, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra odoltsu bat gerta liteke.
Moskuk dio Krimeako Gobernuak eskatu diola esku-hartzea, Ukrainak Krimeako errusiarren eskubideak murriztuko dituelakoan. Edozein kasutan, Mosku Ukrainarena den zati bat hartzen ari da, eta horrek tentsio handia sortuko du nazioartean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa