albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Urtero iristen dira uharte horretara Afrikatik ihesi milaka etorkin, eta tarteka tragedia handiak gertatzen dira, urrian gertatutakoa esaterako: 366 pertsona hil ziren.
“Lampedusak lotsatu egin behar du. Italiak lotsatu egin behar du”. Giusi Nicolini Lampedusako alkatearen hitzak dira. Lampedusan etorkinetzat jarritako harrera guneak kontzentrazio esparru baten antza duela gaineratu du Nicolinik. Italia lotsatu beharko litzateke, bai, baina Europako herritar guztiok lotsatu beharko genuke.
Agerikoa da Italiak ez duela behar bezala kudeatu Lampedusako arazoa. Urtero iristen dira uharte horretara Afrikatik ihesi milaka etorkin, eta tarteka tragedia handiak gertatzen dira, urrian gertatutakoa esaterako: 366 pertsona hil ziren.
Baina agerikoa da, era berean, Europar Batasunak bakarrik utzi duela Italia. Lampedusara iristen diren etorkinak Europako beste hainbat herrialdetara eramatea eskatzen du Italiak, Lampeduasa ez delako Italiako muga soilik, Europar Batasunaren hegoaldeko muga baizik.
Siriako errefuxiatuekin gertatzen den antzera, Nazio Batuen Erakundeak etorkin kopuru bat har dezan eskatu dio Europari, baina inork ez du gaian bete-betean sartu nahi; Alemaniak 5.000 onartuko ditu, baina Frantziak 500 baino ez, eta Espainiako 50 baino gutxiago. Lampedusakoaren errua Italiari leporatzea ongi dago, baina guztiok dugu erantzukizunaren zati bat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa