08:04

albisteak

Analisia

Obamak Merkel zelatatu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Merkel eta Obama sekula ez dira adiskideak izan, eta gertaera honek haien arteko harremana zipristindu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angela Merkel sutu egin dela diote, benetan haserratu dela. Ulertzekoa. Gauza bat da Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek hilero hogei milioi alemaniarren telefono deiak eta korreo elektroniko bidezko mezuak zelatzea, eta beste bat Alemaniako kantzilerraren telefono pribatua zelatzea.

Bere izaerari fidel, Merkelek ustez zelatatutako telefonoa hartu eta azalpen eske deitu zion Obamari. Eta Obamak lasai egoteko erantzun, bere telefonoa ez omen dago Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak espiatutakoen artean.

Zer erantzungo zien bada Obamak Merkeli, Cameroni, Brasilgo Rouseffi edo Mexikoko Calderoni honezkero barkamena nola eskatu ez badaki.

Uztailetik dator Merkelen haserrea, Edward Snowdenek zabaldutako informazioari esker Estatu Batuen espioitza sarearen tamainaren berri izan zenetik hain zuzen.

Alemaniak Estatu Batuetako enbaxadorea deitu zuen, eta Obamak Berlin bisitatu zuenean adiskidetasun zantzurik ez zen izan. Merkel eta Obama sekula ez dira adiskideak izan, eta gertaera honek haien arteko harremana zipristindu du. Estatu Batuek adiskideak modu horretara espiatzen badituzte… zer ez dute egingo etsaiekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena