08:29

albisteak

Analisia

Siria: galdera zuzenak, erantzun okerrak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Lehenik eta behin, Assadek arma kimikoak izan eta erabili egin dituela frogatu beharko litzateke. Ez dadila gertatu Iraken Saddam Husseinekin bezala.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arma kimikoen erabilera gizateriaren kontrako krimena da. Bonba arruntekin egindako bonbardaketa bat ere bai, baina arma kimikoek askoz ere jende gehiago hil dezakete askoz ere lehergailu gutxiagorekin.

Gasez betetako bi obusek ehunka pertsona hil ditzakete, itxuraz, Ghutan, Damascoko auzoan gertatu zen bezalaxe. Gasa duten hamarnaka lehergailu botatzen badira, hiri bateko biztanle guztiak hil litezke.

Horregatik, Siriako Gobernuaren aliatuek inork baino lehenago eskatu behar zizkioten azalpenak Bashar El Assadi. Assaden sostengu nagusi diren Iran eta Errusiak dute interes gehien gerra-gaizkile bati laguntzen ari ez direla demostratzeko.

Eta momentuz, bai Moskuk eta baita Teheranek ere, Assadi babesa erakutsi diote. Orain, galdera zera da: Mendebaldekook Sirian eskuhartzera behartuta al gaude Assad botatzeko? Lehenik eta behin, Assadek arma kimikoak izan eta erabili egin dituela frogatu beharko litzateke. Ez dadila gertatu Iraken Saddam Husseinekin bezala: Bush Estatu Batuetako presidente ohia gerran sartu zen inoiz frogatu gabeko akusazioekin.

Eta, hain zuzen ere, Assadek arma kimikoak eduki eta erabili baditu, arrazoi moralengatik esku hartu behar al da? Zeintzuk dira interbentzio horren arriskuak? Afganistanen, Iraken, Libian egindako galderak dira. Eta erantzunak ez ziren beti zuzenak izan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena