albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
2.000 urte dituen erakundea da, gainerakook ezagutzen ez ditugun klabeak dituelako. Ez du pena merezi, beraz, pronostikoak egiten aritzea.
Estatu batek edo alderdi politiko batek bere buruzagia galtzen duenean beti esaten da eraberritzeko aukera bat dela. Benedikto XVI.ak karguari uko eginez eman duen urratsarekin ere eraberritzeko aukera ematen dio Eliza Katolikoari.
Hasi dira jada espekulazioak. Aita santu gazteagoa bat, gizartean ematen ari diren aldaketak hobeto ulertzen dituen norbait aukeratzeko unea dela diote, baina kardinalen kolegioan bataz besteko adina oso altua da.
Aipatzen da baita ere Elizaren gidari afrikar bat edo Latinoamerikako norbait jartzeko unea dela, batez ere kontutan izanda kontinente horietan daudela une honetan katoliko gehien eta bertan praktikatzen dela gehien katolizismoa.
Horrez gain diote Estatu Batuetako katolikoek Elizaren finantziazioan duten pisua aintzat hartuta kardinal estatubatuar baten garaia izan litekeela.
Baina guzti hau ere esan zen Juan Paulo bigarrena hil eta aita santu kargua hutsik geratu zenean eta orduan ere europar bat izan zen aukeratu zutena eta edadetua gainera.
Eliza katolikoa ez da ez estatu bat ezta alderdi politiko bat ere, ezaugarri horietako batzuk dituen arren. 2.000 urte dituen erakundea da, gainerakook ezagutzen ez ditugun klabeak dituelako. Ez du merezi, beraz, pronostikoak egiten aritzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa