08:20

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Alcatraz espetxea berriro zabaltzeko agindu du Trumpek, AEBko "gaizkile ankerrenak" bertan sartzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Munduko espetxe seguruena deitu izan zen presondegia 1934tik 1963ra egon zen zabalik, San Frantziskoko badiaren parean.

  • Alcatraz kartzela, 2020ko artxiboko argazki batean

    Alcatraz kartzela, 2020ko artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Alcatraz espetxea berriro zabaldu eta handituko duela agindu du, herrialdeko "gaizkile biolentoenak" bertara eramateko.

Truth Social bere sare sozialaren bitartez iragarri du duela 60 urte baino gehiago itxitako segurtasun handiko espetxea berriro zabaltzeko agindu diela Espetxeetako Bulego Federalari, Justizia Departamentuari, Barne Segurtasuneko Departamentuari eta Ikerketa Bulego Federalari (FBI).

"Behin eta berriro delituak egiten dituzten pertsonak ez ditugu onartuko", adierazi du Trumpek bere mezuan. Halaber, iradoki du egoera irregularrean dauden etorkinak Alcatraz espetxera bidaltzeko aukera ere badagoela.

Munduko espetxe seguruena deitu izan zen kartzela 1934tik 1963ra egon zen zabalik, San Frantziskoko badiaren parean dagoen Alcatraz uhartean (Kalifornia).

1962an hiru presok espetxetik ihes egin, betiko desagertu eta urtebetera itxi zituen ateak aipaturiko kartzelak. Espetxeetako Bulego Federalaren arabera, espetxea mantentzeko 3 eta 5 milioi dolar artean behar zen urtero eta horregatik itxi zuten.

Pasa den urtarrilean Guantanamora (Kuba) etorkinak bidaltzeko agindua sinatu ostean, Trumpek iradoki zuen Alcatraz berriro ireki beharko litzatekeela.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
      kargatzen