Mundua
Aita santuaren heriotza
Agentziak | EITB Media
Bart 13.000 fededun izan dira pontifizeari azken agurra ematen. Jendetza dela eta, ia gau guztian egon da zabalik beilatokia. Eliztarrek lau orduz itxaron behar izan dute zerraldoa segundo batzuez ikusteko.
Albisteak (1)
Asteazkenean ateak zabaldu zituenetik gaurko 19:00ak arte, 90.000 fededun baino gehiago izan dira Frantzisko aita santuaren hil kaperan, astelehenean hil zen 88 urteko pontifizeari azken agurra emateko.
Bart 05:30era arte egon da zabalik, sortutako ilara luzeen eraginez. Berez, gauerdira arte egon behar zuen tenpluak irekita, baina jendetza eta antolaketa zurruna zirela eta, ordua luzatzea ebatzi dute. Eliza Katolikoaren 266. aita santua astelehenean zendu zen, 88 urte zituela.
Hori horrela, garbitzeko eta berrantolaketa lanak egiteko behar zuten denbora hartu ostean, 07:00etan berriro zabaldu dituzte ateak. Gaur, ostegunarekin, 07:00-00:00 tartean egongo da irekita.
Fededunek lau orduz itxaron behar izan dute aita santuaren zerraldoa ikusteko.
Bigarren egun honetan ere ilara luzeak sortu dira, hein batean Poliziak eta Babes Zibilak ezarritako segurtasun-protokolo zorrotza dela eta.
Bihar 19:00etan itxiko dute tenplua, hilkutxaren itxiera erritua egiteko (20:00etan), hileta elizkizunen bezperan. Hain justu, larunbatean hasiko da aita santuaren heriotzaren ondoko bederatzi eguneko dolua —bederatziurren deritzo epe horri, eta egunotan kardinalek pontifizearen omenez otoitz eta elizkizunak egiten dituzte—. Horiek igarota, eta asko jota maiatzaren 11n, abiatuko da konklabea.
Hain justu, Vatikanoak iragarri duenez, "konklabearen prestaketa lanak" tarteko, astelehenetik aurrera Kapera Sistinoa itxita egongo da. Hurrengo aita santua nor izango den aukeratzeko prozesuaren hasiera-data, baina, zehazteke dago oraindik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa