13:38

Mundua

MERKATARITZA-GERRA

Trumpek atzera egin eta Txinari ezarritako muga-zergak "nabarmen" murriztuko dituela adierazi du

AGENTZIAK | EITB Media

Txinako gobernua AEBrekin elkarrizketak abiatzeko prest agertu da, muga-zergak guztien kalterako direla iritzita, baina xantaia eta mehatxuak albo batera uzteko eskatu dio Washingtoni.

  • Donald Trump, AEBk ezarritako muga-zergak erakusten dituen taula eskuan

    Donald Trump, AEBk ezarritako muga-zergak erakusten dituen taula eskuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzera egin du eta Txinari ezarritako % 145eko muga-zerga "nabarmen" murriztuko duela adierazi du. Are gehiago, baikor mintzatu da eta azpimarratu du bi potentziek akordioa lortzeko aukerak badaudela.

Txinarekin "oso atseginak" eta beraiek ere atseginak izango direla esan du Trumpek, bulego obalean egin duen prentsaurrekoan bildu diren kazetarien aurrean. Asiako herrialdeari ezarritako muga-zerga "ez da hain altua" izango, baina onartu du ez dela zero ere izango.

Trumpen iragarpenaren aurrean, Txinako gobernua AEBrekin elkarrizketak abiatzeko prest agertu da, baina xantaia eta mehatxuak albo batera uzteko eskatu dio.

Halaber, merkataritza gerra guztien kalterako direla berretsi du Txinak, eta "protekzionismoak irtenbiderik ez" duela. 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen