Itxi

Mundua

Aita santuaren heriotza

Iktus baten ondorioz zendu da Frantzisko aita santua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Vatikanoak baieztatu egin du zerk eragin duen aita santua hiltzea.

  • Aita santua, artxiboko argazki batean. EFE

    Aita santua, artxiboko argazki batean. EFE

Vatikanoak baieztatu egin du zerk eragin duen Frantzisko aita santuaren heriotza, buruko iktus batek. Horrek, gainera, koma egoera eta bihotzeko eta zirkulazioko akats sendaezinak eragin zizkion.

"Krisi zerebrobaskularra, koma, kolapso kardiobaskularra. Horiek dira Frantzisko aita santuaren heriotzaren eragileak", jakinarazi du Vatikanoak. Andrea Arcangeli Vatikano Hiriko Osasun Departamentuko zuzendariak sinatu du heriotza-agiria.

Aipatu iturrien arabera, proba elektrokardiotanatografiko baten bidez egiaztatu dute heriotzaren kausa.

Heriotza-agirian ageri denez, Frantziskok arnasteko zailtasunak, hipertentsioa eta diabetesa izan zituen hil baino lehen.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN