14:39

Mundua

GERRA KOMERTZIALA

Txinak "kontrako neurriak" hartuko ditu bazkide komertzialek AEBrekin egidako itunek kalte egiten badiote

agentziak | eitb media

Hedabide estatubatuarretan zabaldu denez, Trumpek muga-zergen negoziazioak baliatu nahi ditu Txinaren bazkide komertzialei presioa egiteko, herrialde asiarrarekin dituzten harremanak mugatzeko.

  • Shanghaiko portu komertziala. Argazkia: EFE

    Shanghaiko portu komertziala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txinako Gobernuak azaldu du bere bazkide komertzialek AEBrekin egiten dituzten akordioek egin diezaioketen kaltearen aurka dagoela "erabat". Hedabide estatubatuarretan zabaldu denez, Trumpek muga-zergen negoziazioak baliatu nahi ditu Txinaren bazkide komertzialei presioa egiteko, herrialde asiarrarekin dituzten harreman komertzialak muga ditzaten.

"Hori gertatuko balitz, Txinak ez luke onartuko, eta kontrako neurriak hartuko lituzke irmotasunez eta elkarrekikotasunez. Txina ziur dago, eta bere interesak eta eskubideak zaintzeko gai da", adierazi du Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramaile batek informazio horien inguruan galdetuta.

Hala ere, esan du errespetatu egiten duela bazkide komertzialek "desadostasun ekonomikoak konpontzeko" egiten ari diren negoziazioak. "Alde guztiek defendatu behar dituzte parekidetasuna eta justizia, zuzentasun historikoa, nazioarteko arau ekonomikoak eta komertzialak, eta merkataritzaren sistema multilaterala", gaineratu du.

Etxe Zuriak argitu du % 245eko muga-zerga metatuak ezarri dizkiola Txinari

Era berean, azpimarratu du AEB "gehiegikeriaz" ari dela jokatzen muga-zergen inguruan, eta "elkarrekiko muga-zergen inguruan negoziatzera behartu" dituela herrialdeak.

"Horrek politika hegemonikoak sustatzen ditu, eta aldebakarreko intimidazioa da arlo ekonomikoan", kritikatu du, "besteen interesak kaltetzen dituzten ustezko salbuespenak, norberaren onurarako eta aldi baterako" bilatzeak bi aldeen "porrota" eragingo duela gaineratu aurretik.

Testuinguru horretan, Txina alde guztien "batasuna eta koordinazioa indartzeko prest" dagoela berretsi du, "aldebakarreko intimidazioari elkarrekin aurre egiteko".

 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen