22:40

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Ukrainak eta Errusiak bake akordioa aste honetan bertan sinatzea espero duela esan du Trumpek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Igandeko 23:00etan amaitu da Putinek Pazko ortodoxoaren harira iragarritako 30 orduko su-etena. Zelenskik esan du aire bidezko erasoetan bakarrik bete duela Errusiak agindutakoa eta gerrako arlo horretan su-etena 30 egun gehiagoz luzatzea eskatu du.

  • Donald Trump AEBetako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Donald Trump AEBetako presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak Errusiak eta Ukrainak aste honetan Ukrainako gatazka amaitzea espero duela esan du.

"Orduan, biak hasiko dira negozio handiak egiten Amerikako Estatuekin, aberasten eta aberasten ari direnekin!" idatzi du Truth Social bere sare sozialean.

Ez du oraingoz datu gehiago eman eta ikusteko dago iragarpen hori itxaropen hutsa den edota AEBetako presidenteak datu berriren bat ezagutzen duen.

Gogoan izan behar da Vladimir Putin Errusiako presidenteak aldebakarreko su-etena iragarri zuela larunbat honetan Ukrainarentzat, Pazkoa dela eta.

Zelenski presidenteak esan du, ordea, errusiarrek ez dutela su-etena bete, ez behintzat osorik. Hala, soilik aire bidezko erasoak eten dituztela zehaztu du, eta Errusiak benetan bakea nahi badu su etena 30 egunez luzatzeko proposatu dio.

Oraingoz, Errusiako Gobernuak ez du erantzunik eman ofizialki.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen