Mundua
GAZA, ERASOPEAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Uste dut bahituak etxera ekar ditzakegula, amore eman gabe. Hori buruan daukadala jokatu dut orain arte. Misioa oraindik ez da amaitu, eta egiteko asmoa dut. Baina amore eman gabe", nabarmendu du larunbat gauean emititu duten aurrez grabatutako mezu batean.
Benjamin Netanyahu artxiboko irudi batean. Argazkia: EuropaPress
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak larunbat honetan iragarri duenez, Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak, Hamasek, ezezkoa eman dio Gazako Zerrendan oraindik atxikita daituen bahituak askatzeko egin zioten azken proposamenari, eta gogor gaitzetsi du talde palestinarrak gerra amaitzea eta Israel enklabetik erretiratzea eskatzen jarraitzea.
"Orain Hamasen aginduei men egiten badiegu, gure soldadu, hildako eta zaurituen merituz lortutako gerrako lorpen handi guztiak desagertu egingo dira", adierazi du Netanyahuk emititu aurretik grabatutako mezu batean.
"Zuen lehen ministro gisa, ez dut amore emango Holokaustotik herri juduaren aurkako sarraskirik handiena egin zuten hiltzaileen aurrean. Atzera egiteak herrialdea arriskuan jartzen du eta zuek arriskuan jartzen zaituzte", gaineratu du.
Gainera, Israelgo agintariak ohartarazi du Hamasen eskakizunak onartzen badituzte (besteak beste, Israelgo tropak enklabetik erabat erretiratzea), Donald Trump AEBko presidenteak Gazako Zerrenda kontrolpean hartzeko eta bi milioi biztanle inguru kanporatzeko plana ezingo dela "errealitate izan".
Israelgo agintariak, gainera, baztertu egin du Hamasekin bahitu guztiak askatzeko eta, ondoren, erasoaldi militarrari berriro ekiteko akordio bat lortzea, nazioarteak ez lukeelako onartuko. Hala, taktika hori defendatzen dutenek nazioarteko harremanek "nola funtzionatzen duten" ez dutela ulertzen uste du.
Netanyahuk uste du Hamasen eskariak onartuz gero, berrarmatzeko aukera emango liekeela, eta horregatik talde islamistaren proposamenak ez dituela onartuko adierzi du, irmo.
"Uste dut bahituak etxera ekar ditzakegula, amore eman gabe. Hori buruan daukadala jokatu dut orain arte. Misioa oraindik ez da amaitu, eta egiteko asmoa dut. Baina amore eman gabe", nabarmendu du.
Irani dagokionez, bonba atomikoa lortzea galarazteko lanean jarraitzen duela azpimarratu du Netanyahuk, eta instalazio nuklearrei eraso ez izana aurpegiratzen diotenak kritikatu ditu. Izan ere, Irani erasotzearen aurka zeudenen berberak direla leporatu die.
"Iranek arma nuklearrak lor ditzala eragotziko dut. Ez diot horri uko egingo. Ez dut horretan amore emango eta ez dut horretan atzera egingo. Milimetro bat ere ez", gaineratu du.
Bahituen senideen protestak
Testuinguru honetan, larunbat gauean berriz ere kalera atera dira milaka israeldar Tel Aviven eta Jerusalemen, Israelgo Gobernuari Hamasekin su-eten akordio bat lortzea lehenesteko eskatzko, gatibuak askatzea ahalbidetzeko.
Familiek ezkor hartu dute Netanhyauren mezua. Uste dute ez dela gatibuen bizitza lehenesten ari.
Hamasek 59 israeldar ditu oraindik Gazan eta horietatik 24 bizirik daudela uste da.
Bien bitartean, Israelek zerrenda bonbardatzen jarraitzen du, eta eraso horiek 40 hildako baino gehiago eragin dituzte larunbat honetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa