Mundua
Batzarra
agentziak | eitb media
Irango Atzerri ministro Abbas Araqchik eman du data eta lekuaren berri. Ostera ere, Omango hiriburuan, Maskaten, batuko dira; hots, duela astebete elkarrizketak hasi zituzten hirian.
Iranen eta AEBren arteko zeharkako elkarrizketen bigarren bilera larunbat arratsalde honetan bukatu da Erroman. Hitzordua "emankorra" izan dela iritzita, biek ala biek adostu dute hirugarren batzar bat egitea, datorren apirilaren 26an, Tasnim albiste agentziari iraniar iturriek jakinarazi diotenez.
Irango Atzerri ministro Abbas Araqchik eman du data eta lekuaren berri. Ostera ere, Omango hiriburuan, Maskaten, batuko dira; hots, duela astebete elkarrizketak hasi zituzten hirian. Ministroak, bestalde, Txina bisitatuko du asteon, hango agintariekin hitz egiteko.
Esan bezala, Italiako hiriburuan bildu da Araqchi AEBren bidali berezi Steve Witkoffekin, eta bederatzi puntuko plan bat aurkeztu dio. Balizko itun baten gaineko bermeak ematea, islamiar errepublikari ezarritako zigorrak bertan behera uztea, eta "Israel bezalako endredatzaileak" geldiaraztea eskatu dio, besteak beste.
"Seriotasuna, bermeak, oreka, mehatxu eza, arintasuna, zigorrak kentzea eta inbertsioa erraztea nahi dugu", esan du.
Donald Trumpen lehen Gobernuak 2018an Ekintza Integralerako Plan Bateratua —Teheranek eta munduko potentziek sinatutako akordio nuklear historikoa— bertan behera uztea erabaki zuenetik, lehen batzar-sorta ari dira egiten.
Orduko akordioan hitzartu zuten Iranek bide baketsuak aukeratzea, gainerako herrialdeek hari jarritako zigorrak kentzearen truke, eta, horrenbestez, nazioarteko merkatuetara berriro sartzea.
Trump, baina, akordiotik aldendu zen, pauso bat atzera eginda, uste baitzuen ituna ez zegoela emaitzarik ematen, eta Iran arma nuklearren bati heltzeko prest zela, Teheranek behin eta berriro horrelakorik ukatu arren.
Harrezkero, pixkanaka Nazio Batuen agentzia nuklearrarekin hartutako konpromisoetatik urruntzen joan da Iran.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa