19:18

Mundua

AEB

AEBko Gorenak 1798ko lege batean oinarrituta egiten ari den deportazioak eteteko agindu dio Trumpi

Agentziak | EITB Media

Trumpek 238 gizon venezolarren deportazioari ekin zion martxoan, Araguako Trena erakunde kriminaleko kide izatea egotzita, XVIII. mendean idatzitako Atzerriko Etsaien Legean oinarrituta. Herritar horiek Texasko Bluebonnet-eko atxilotze-zentroan daude oraindik.

  • Donald Trumpen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Donald Trumpen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko Auzitegi Gorenak Trumpi agindu dio eten dezala berehala 1798ko Atzerriko Etsaien Legean oinarrituta martxan jarritako migratzaile venezolarrak El Salvadorrera deportatzeko prozesua. 

"Gobernuari agintzen zaio Estatu Batuetatik atxiloturik ez eramateko Auzitegi honek agindu berria eman arte", dio Gorenaren aginduak.

Aginduak une honetan Texas estatuko Bluebonnet atxilotze zentroan dauden eta Araguako Trena erakunde kriminaleko kide izatea egozten dieten 200dik gora laguni eragiten die bereziki.  

Izan ere, talde hori erakunde terrorista izendatu zuten Trumpen administrazioak eta horrekin justifikatu zuen XVIII. mendean gerra garairako idatzitako lege polemikoa aplikatzea

Lege hori AEBko historian hiru aldiz baino ez da apllikatu. Azkena Bigarren Mundu gerran, jatorri japoniarreko zibil estatubatuarrak kontzentrazio-eremuetan sartzeko. 

Trumpen administrazioak lege hori erabili du erakunde horretako kidetzat jotzen dituen migratzaileak deportatzeko, kontuan hartu gabe haien migrazio-estatusa eta beharrezko protokoloa bete gabe. 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen