18:41

Mundua

Ekialde Ertaina

Iran eta AEB berriro bilduko dira akordio nuklear baten bila

Agentziak | EITB MEDIA

Duela astebete Irango hiriburuan gertatu zen bezala, Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroa eta Steve Witkoff Ekialde Hurbilerako ordezkari berezia izango dira bileran.

  • Negoziazioei buruzko albistea Irango egunkari batean, joan den larunbatean. Argazkia: EFE

    Negoziazioei buruzko albistea Irango egunkari batean, joan den larunbatean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko eta Irango ordezkaritzek bigarrenez elkartuko dira larunbat honetan Erroman. Mahai gainean Irango programa nuklearra izango dute.

Duela astebete Irango hiriburuan gertatu zen bezala, Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroa eta Steve Witkoff Ekialde Hurbilerako ordezkari berezia izango dira bileran. Eta, Mascaten gertatu zen bezala, ez dute elkar ikusiko. Bi ordezkaritzen arteko elkarrizketa Badr al Busaidi Omango Kanpo Arazoetako ministroak bideratuko du.

Bigarren bileraren bezperan, Iranek eskari errealistak aurkezteko eskatu dio AEBri. Errusia, berriz, bitartekari lanak egiteko prest agertu da, Etxe Zuriak oniritzia ematen badio.

Donald Trump AEBko presidentea Irani eraso egiteko prest agertu da, akordiorik onartzen ez badu, eta Washingtonek misilen programaz edo eskualdeko taldeei (Yemengo huthiei eta Hizbulari, besteak beste) ematen dien babesaz ere hitz egiteko eskatu du.

Bere aldetik, Teheranek azpimarratu duenez, estatubatuarren eskaerak errealistak badira, "litekeena da akordio batera iristea".

Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak AEB kritikatu du, uneoro iritziz aldatzen ari delako. Izan ere, Steve Witkoff Ekialde Ertainerako ordezkari bereziak Teheranen uranioa aberasteko programa "geldiarazi eta ezabatzeaz" hitz egin zuen asteartean, lehenago material horren garbitasuna mugatzea aipatu zuenean.

Iturri diplomatikoen arabera, negoziazioen bigarren txanda bihar, larunbata, izango da, Erroman, duela astebete Omanen egin zuten lehen bilera eta gero.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen