Mundua
ESTATU BATUAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Ondoren, eurekin lan egingo dugu, zintzoak badira, lehenbailehen itzuli daitezen", esan du presidente estatubatuarrak.
Donald Trump, atzo, Whasingtonen. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetan paperik gabe dauden pertsona migratzaileei dirua eta hegazkin txartela eskaini, herrialdetik alde egin dezaten. "Autodeportazioa". Hitz hori erabili du Donald Trump AEBko presidente errepublikanoak bere azken proposamenaren berri emateko. "Autodeportazio programa bat jarri nahi dugu martxan, oraindik iragarri ez badugu ere (...). Diru pixka bat eta hegazkin txartela emango dizkiegu. Ondoren, eurekin lan egingo dugu, zintzoak badira, lehenbailehen itzuli daitezen", esan du Fox News katean.
Etxe Zurira bigarren aldiz iritsi zenetik, migrazioa izan da Trumpen jomuga nagusia. Migratzaileak modu masiboan deportatuko dituela agindu izan du behin eta berriz, eta horretarako hainbat neurri ere jarri ditu martxan. Besteak beste, kontrol militarrak indartu ditu Mexikoko mugan, eta atxiloketak eta kanporatzeak egiteko agindu ugari sinatu ditu.
Zentzu horretan, zeresan gehien eman duen neurrietako bat 200 preso venezuelar baino gehiago El Salvadorreko kartzela batera deportatzea izan da, Atzerriko Etsaien Lege polemikoa erabilita. Mugimendu hori egiteko, 1798ko lege bat atera zuen mahai gainera presidente estatubatuarrak, Bigarren Mundu Gerratik (1939-1945) inork aplikatu gabea. Lege horrek ahalbidetzen dio gobernuburuari terrorismo delitupean atxilotutako migratzaileak deportatzeko.
Asteon, bestalde, paperik gabe dauden migratzaileek gizarte segurantzak eskaintzen dituen laguntzak ez jasotzeko memorandum bat izenpetu du Trumpek. Testuak dio indartu egin behar direla neurriak, migratzaileek funts publikoen abantailak jaso ez ditzaten.
Alderdi Demokratak gogor kritikatu du azken neurri hori, eta esan du lehendik ere paperik gabeko pertsonek ezin zutela gizarte segurantzak eskaintzen dituen onurez gozatu. "Migratzaileak kriminalizatzeko beste saiakera bat", adierazi du Chuy Garcia kongresista demokratak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa