Mundua
Gerra komertziala
Agentziak | EITB Media
"Estatu Batuetako enpresei hegazkinentzako egindako edozein eskari" bertan behera uzteko ere eskatu die. AEBko produktuei ezarritako % 125eko muga-zergen iragarpenaren ondoren etorri da agindu hau.
Boeing enpresako hegazkinak. Artxiboko argazkia: EFE.
Muga-zergen gerrak beste urrats bat eman du. Oraingoan, Boeing enpresa estatubatuarraren hegazkinik ez onartzeko agindua eman die Txinako Gobernuak bertako hegazkin konpainiei.
AEBko enpresei "hegazkinetarako ekipoak eta piezak erosteko egindako eskariak bertan behera uzteko" ere eskatu die Pekinek aire konpainiei, Bloomberg agentziak argiratu dituen informazioen arabera.
Estatu Batuetako Gobernuak % 145eko muga-zergak ezarri zizkion Txinari. Honek produktu estatubatuarren gaineko zergak % 84tik % 125era igota erantzun du. Honen guztiaren ondorioz, hainbat analistek abiazioaren sektorea jo zuten kaltetu handienen artean.
Hala, Boeingek aurkari nagusien prezioekin alderatuta, askoz garestiago saldu beharko ditu bere hegazkinak Txinan. Airbus europarra eta Commercial Aircraft Corporation of China (COMAC) egoera hobean egongo dira agindu honen ondoren.
2025eko lehen hiruhilekoan, fabrikatzaile estatubatuarrak 18 hegazkin entregatu dizkie Txinako hegazkin konpainiei, gehienak 737 MAX modelokoak. Halaber, konpainiak beste 10 hegazkin zituen prest China Southern Airlines, Air China eta Xiamen Airlines enpresentzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa