07:20

Mundua

GERRA KOMERTZIALA

Europako eta AEBko merkataritza arduradunak hirugarrenez bilduko dira gaur, akordio bila

EITB MEDIA

Trumpek gailu elektronikoen gaineko muga-zergak direla eta eman du zeresana: salbuetsi egingo zituela esan ondoren, Etxe Zuriak zehaztu du elkarrekiko muga-zergarik ez, baina produktu horiei aparteko muga-zerga bat ezarriko dietela.

  • Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

    Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Merkataritza-gerra betean, Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioa hirugarrenez elkartuko da gaur Trumpen gobernuko merkataritza-arduradunekin, Washingtonen. Sefcovicek aurreratu du bi aldeei on egingo dien akordioa lortzeko asmoz doala. Donald Trumpek, bien bitartean, gailu elektronikoen gaineko muga-zergak direla eta eman du zeresana: salbuetsi egingo zituela esan ondoren, Etxe Zuriak zehaztu du elkarrekiko muga-zergarik ez, baina produktu horiei aparteko muga zerga bat ezarriko dietela.

Fede onez doa Maros Sefcovic Europako komisarioa Washingtonera, Howard Lutnick Merkataritza idazkariarekin egingo duen bilerara; Olof Gill haren bozeramaileak aurreratu duenez, denentzat onak izango diren irtenbideak lortzeko nahian.

Trumpek elkarrekiko muga zergak 90 egunez etetea eta Europar Batzordeak bere zigorrak atzeratzea erabaki ondoren egingo dute bilera. Era berean, negoziazioei bide emateko moduak ere izango dituzte mintzagai. Muga-zergei lotuta, AEBk asteburuan iragarri du ez dela muga-zergarik jarriko txip, telefono eta bestelako gailu elektronikoen gainean. Baina orain Merkataritza idazkariak zehaztu du ezetz, ez direla salbuetsita egongo.

Aldi baterako etena dela esan du Lutnickek, eta hilabete edo bi hilabete barru, zerga berezi bat jarriko dietela, erdieroaleen kategorian. Trumpek goizaldean esan du datorren astean emango dituela xehetasunak. Txinako eta Hong-Kongo burtsek irabaziekin hasi dute saioa, jakinda Asiako gailu eta osagai teknologikoek behin-behinean ez dutela muga-zergarik izango.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen