Mundua
Gerra komertziala
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: EFE
AEBko Gobernuak iragarri du sakelako telefonoei, ordenagailuei, mikroprozesadoreei eta beste zenbait produktu elektronikori ez dizkiola iragan apirilaren 2an Donald Trump estatubatuar presidenteak iragarritako muga-zergak ezarriko.
Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
Izan ere, Appleren iPhone telefonoen % 90 Txinan ekoizten dituzte, Wedbush Securitiesek emandako datuen arabera.
Gainera, Everscore IS-en esanetan, Txinak ekoizten ditu iPad gailuen % 80, eta Mac ordenagailuen % 50.
Kontuan hartzekoa da, bestalde, Trumpek muga-zergak handituko zituela iragarri zuenetik, Applek 640.000 milioi dolar galdu dituela merkatu-balioan, eta Microsoftek aurrea hartu diola.
AEBk bi muga-zerga mota ditu egun: Txinak esportatutako produktuei jarritakoa, % 125ekoa, eta munduko gainerako herrialdeei ezarritakoa, % 10ekoa.
Aipatu bezala, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, disko gogorrak, mikroprozesadoreak, memoria txipak eta erdieroaleak ekoizteko makinak salbuetsiko ditu % 125eko muga-zergatik. Horrek esan nahi du Taiwan Semiconductor Manufacturing Co multinazionalari ere eragingo diola neurriak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa