23:02

Mundua

Osasun-arazoa

Chavez Kubara joan da tratamendu 'berezia' jasotzeko

Erredakzioa

Venezuelako presidentea erradioterapiako azken saioa jaso eta sei hilabetera joango da bertara, duen minbiziaren ondorioz.

  • Hugo Chavez Venezuelako presidentea.

    Hugo Chavez Venezuelako presidentea. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hugo Chavez Venezuelako presidentea astearte honetan Kubara joan dira, "tratamendu berezia" jasotzeko, erradioterapiako azken saioa jaso eta sei hilabetera joango da bertara, duen minbiziaren ondorioz.

Chavezek Batzar Nazionalari eskaera bat egin zion, herrialdean denbora batez ez egoteko; Konstituzioak hala jasotzen du presidentea atzerrian bost egun baino gehiagoz izango denean, Diosdado Cabello Parlamentuko presidenteak jakitera eman duenez.

"Oxigenazio hiperbarikoko hainbat saiotan oinarritutako tratamendu berezia aholkatu didate, eta fisioterapiarekin batera, nire osasun egoera indartuz joango da", azaldu du Chavezek bere eskaeran. Parlamentuak berehala onartu du.

"Nire osasuna zaindu egin dut, eta mediku taldeak ezarri didan tratamendu egitasmoa era arduratsuan bete dut", adierazi du Chavezek, eta zenbat denbora emango duen bertan ez dakiela gaineratu du.

Chavezek azaldu duenez, 2013ko urtarrilaren 10ean zehaztuko du 2013-2019 eperako Gobernuaren plana, Batzar Nazionalaren aurrean. Presidenteak urriaren 7an irabazi zituen hauteskundeak, hirugarren aldiz jarraian.

Venezuelako presidenteari iaz diagnostikatu zioten minbizia, eta hiru aldiz ebakuntza egin behar izan diote. Hauteskunde kanpainan erdizka ibili zen, eta erritmoa amaieran soilik biziagotu zuen.







Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena