12:26

Mundua

Israelen erasoak Gazan

Israelgo Armadak Gazan egindako azken sarraskiaren lekuko izan da ETB

Erredakzioa

Familia bereko 9 lagun hilda, neskatila baten gorpuzkinak hondakinen artean, sufrimendua, suntsiketa... Mikel Ayestaran berriemaile berezia Israelgo Armadaren azken sarraskiaren lekuko izan da.

01:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Ayestaran EITBko berriemaile bereziak bertatik bertara egiaztatu ahal izan du Israelgo Armadak Gazan egindako enegarren erasoak eragin duen hondamendia. Atzo, familia bereko bederatzi kide hil zituzten etxebizitza baten aurka misil bat jaurtita, eta gaur, erabat suntsituta geratu den erakinaren aurrean egin dituzte hiletak.

Mikel Ayestaranek grabatutako irudietan familiaburua hainbat lagunek babestuta agertzen da. Antza, bera zen Israelgo Armadaren helburua, baina erasoaren unean ez zegoen etxean.

Momentuz, 90 pertsona baino gehiago hil dituzte, gehienak zibilak.

Mikel Ayestaran EITBko berriemaile bereziak bertatik bertara egiaztatu ahal izan du Israelgo Armadak Gazan egindako enegarren erasoak eragin duen hondamendia. Atzo, familia bereko bederatzi kide hil zituzten etxebizitza baten aurka misil bat jaurtita, eta gaur, erabat suntsituta geratu den erakinaren aurrean egin dituzte hiletak. Mikel Ayestaranek grabatutako irudietan familiaburua hainbat lagunek babestuta agertzen da. Antza, bera zen Israelgo Armadaren helburua, baina erasoaren unean ez zegoen etxean. Momentuz, 90 pertsona baino gehiago hil dituzte, gehienak zibilak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena