Mundua
Itun nuklearra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Negoziatzeko asmoa erakustea espero dut; bestela, militarki esku hartu behar badugu, ikaragarria izango da haientzat", esan du AEBko presidenteak.
AEBko presidente Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
AEBko presidente Donald Trumpek iragarri du gutun bat bidali diola Irango buruzagi gorenari, Ali Khameneiri, akordio nuklear bat negoziatzea proposatzeko.
"Negoziatzeko asmoa erakustea espero dut; bestela, militarki esku hartu behar badugu, ikaragarria izango da haientzat", esan du Fox Businessi eskainitako elkarrizketa batean. Horren arabera, ostegunean igorri zion eskutitza.
"Nahiago dut ituna negoziatu. Ez dakit guztiak nirekin ados egongo diren, baina militarki irabaztea bezain ona izan litekeen akordio bat lor genezake", erantsi du Trumpek.
Halaber, esan du orain dela negoziatzeko unea, "batera edo bestera zerbait gertatuko baita".
Otsailean, Khameneik uko egin zion AEBrekin hitz egiteari: "Ez da zentzuzkoa, ezta ohorezkoa ere".
Iranek eta AEBk itun nuklearra sinatu zuten 2015ean, Barack Obama presidente zenean, eta Trumpek berak hautsi zuen hiru urte geroago, bere lehen agintaldian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa