18:43

Mundua

Ukrainako gerra

AEBren ustez, Zelenskik kargua utzi beharko luke lur arraroen itunari eta gerraren amaierari uko egiten badio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Badirudi arrazoi pertsonal edo politikoengatik Zelenski presidenteak ez duela gerra bukatu nahi; beraz, uste dut arazo larri bat dugula esku artean", adierazi du AEBko Segurtasun Nazionaleko aholkulari Mike Waltzek.

  • Ukrainako presidente Volodimir Zelenski

    Ukrainako presidente Volodimir Zelenski. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko Segurtasun Nazionaleko aholkulari Mike Waltzek esan du Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik kargua utzi beharko lukeela Washingtonekin negoziatutako lur arraroei buruzko akordioa sinatzeko asmorik ez badu eta Errusiarekin gerra amaitu nahi ez badu.

"Gurekin hitz egin dezakeen buruzagi bat behar dugu, errusiarrekin itunak lortzeko eta gerrari amaiera emateko prest dagoena", esan du Waltzek CNN telebista-kateari egindako adierazpenetan.

"Badirudi arrazoi pertsonal edo politikoengatik Zelenski presidenteak ez duela gerra bukatu nahi; beraz, uste dut arazo larri bat dugula esku artean", adierazi du.

Halaber, ostiralean Zelenskik eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zurian izandako eztabaida irekiaz mintzatu da. "Bilerara jarrera horrekin sartzea errespetu falta handia da. Buruarekin ezezkoak eginez eta besoak gurutzatuta iritsi zen", horren hitzetan.

Etxe Zurian egindako adierazpenek 50 minutu iraun zuten. Bileraren hasieran, Trump eta Zelenski adeitsu agertu ziren, baina ordu erdi hizketan zeramatenean, JD Vance AEBko presidenteordeak hartu zuen hitza, eta eztabaida berotu egin zen.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen