Mundua
Vatikanoa
agentziak | eitb media
Vatikanotik nabarmendu dutenez, aita santuak sukarrik gabe jarraitzen du eta burua argi du, baina "koadro kliniko konplexua duenez, pronostikoak erreserbatua izaten jarraitzen du".
Aita santua eta kardinal batzuk, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santuak "egonkor" jarraitzen du, ez du sukarrik eta azken orduetan ez du aireztapen mekaniko ez-inbaditzailerik behar izan, nahiz eta bere koadro klinikoa "konplexua" den. Hori dela eta, pronostiko "erreserbatua" izaten jarraitzen du Erromako Gemelli ospitalean ingresatu zutenetik 17 egun igaro direnean, Egoitza Santuak jakitera eman duenez.
"Aita santuaren baldintza klinikoak egonkor izan dira gaur; aita santuak ez du aireztapen mekaniko ez-inbaditzailerik behar izan, fluxu handiko oxigenoterapia baino ez", esan dute igande arratsaldean zabaldutako azken txosten medikuan.
Ostiralean bronkoespasmo baten ondorioz haren osasun egoerak okerrera egin ostean, lasaitasuna itzuli da, beraz. "Gaur goizean, aita santuak Meza Santuan parte hartu du, ospitaleratze egun hauetan zaintzen dutenekin batera", oharraren arabera, eta "atsedena eta otoitza tartekatu ditu".
"Gaua lasaia izan da", zehaztu dute Vatikanoko iturriek, eta Frantzisko "une oro argi eta bere kordean" dagoela.
Aita santuak 88 urte ditu, eta otsailaren 14tik dago ospitaleratuta, bronkitis baten ondorioz, baina gerora beste gaitz batzuk gehitu zaizkio, tartean aldebiko pneumonia.
Oxigeno maskara batekin dute oraindik, azken egunetan arnasa hartzeko lehen egunetan baino laguntza txikiagoa behar izan duen arren.
Haren pronostikoak erreserbatua izaten jarraituko du, medikuak haren gaixotasunaren bilakaeraren zain baitaude, eta oraingoz ez dute duela astebete eman zuten moduko prentsaurrekorik emango.
Aita santuaren egoera klinikoa "kritikoa" ote den galdetuta, "konplexua" dela erantzun dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa