18:42

Mundua

Hauteskundeak Alemanian

Alemaniako hauteskundeetako parte-hartzea % 82,5ekoa izan da, Alemania batu zenetik izandako handiena

Agentziak | EITB Media

Parte-hartzea oso handia izan da, 2021eko parte-hartzearen datu handia (% 76) ere gainditu baitu. Alemanian parte-hartzerik handiena, % 91,1ekoa, 1972an izan zen.

  • Hauteskundeak Alemanian. EFE.

    Hauteskundeak Alemanian. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan Alemanian izandako hauteskundeetako parte-hartzea % 82,5ekoa izan da, Alemania batu zenetik izan den handiena

14:00etan, hautetsontziak ixteko lau ordu falta zirenean eman duten % 52ko parte-hartze datuak iragartzen zuen parte-hartze handiko eguna izango zela; izan ere, 2021eko hauteskundeetan ordu berean jasotakoa (% 36,5ekoa) baino 15 puntu handiagoa zen.

2021eko hauteskunde orokorretan, parte-hartzea % 76,4koa izan zen, 2005eko hauteskundeetatik izandako handiena.

Alemaniako hauteskundeetan inoiz izan den parte-hartzerik handiena 1972an izan zen, % 91,1.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen