Mundua
Alemania
EITB Media
Ez dago argi zein den erasoaren motibazioa. Poliziak susmagarri bat atxilotu du.
30 urteko espainiar turista bat larri zauritu dute Berlinen (Alemania), Holokaustoaren Memorialean labanaz egindako eraso batean, Poliziak jakinarazi duenez.
Poliziak susmagarri bat atxilotu, eta labana bat aurkitu du erasoa izan den lekuan bertan.
Oraindik ez dago argi zein izan den erasoaren motibazioa, ezta gertatu den lekuak horrekin lotura duen ere.
Holokaustoaren oroigarria sinbolismo handiko gunea da, Bigarren Mundu Gerran naziek hil zituzten 6 milioi juduak omentzen baitituzte bertan.
Memoriala Berlingo erdigunean dago, Brandenburgoko atetik eta AEBren eta Frantziaren enbaxadetatik gertu.
Erasoa hauteskunde orokorrak egiteko bi egun falta direnean egin dute. Inkesten arabera, litekeena da eskuin-muturreko alderdi bat bigarren bozkatuena izatea 90 urtean lehen aldiz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar