Mundua
VATIKANOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joan den ostiraletik Erromako Gemelli erietxean dago ingresatuta Frantzisko aita santua, arnas aparatuko infekzio bat dela eta. Atzo jakinarazi zuten bere "koadro klinikoa konplexua" dela.
Erromako Gemelli ospitalean dago Aita Santua ingresatuta. Argazkia: EFE
Vatikanoak bertan behera utzi ditu Frantzisko aita santuak datozen egunotarako zituen hitzordu guztiak, baita Diakonoen Jubileua dela eta larunbatean zuzendu behar zuen entzunaldia. Oraingoz, igandera arteko agenda utzi dute bertan behera.
Joan den ostiraletik Gemelli Ospitalean (Erroma) dago ingresatuta aita santua, bronkitisak jota. Atzo zabaldutako ohar batean, jakinarazi zuten haren "koadro klinikoa konplexua" dela. Matteo Bruni Vatikanoaren bozeramaileak argitu zuenez, egoera ez da "larriagotu". "Sukarrik gabe" eta "egonkor" dagoela erantsi zuen.
Halaber, Vatikanoak esan du Rino Fisichella Ebanjelizaziorako Dikasterioko proprefektua izendatu duela Frantziskok igandeko entzunaldian bere lekukoa hartzeko. 09:00etan izango da, San Pedro Basilikan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa