Mundua
Trumpen zigorrak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AEBko presidentearen erabakiak bere jardunean eragina izango duela ohartarazi, eta "errugabe diren milioika biktimari justizia eta itxaropena ematen" jarraituko duela azpimarratu du.
Donald Trump. EFE
Nazioarteko Zigor Auzitegiak justiziaren eta oinarrizko giza eskubideen aldeko borrokan bat egiteko eskatu die nazioarteko eragileei, AEBko presidente Donald Trumpek iragarritako zigorrei erantzuteko. Israelek eta Hungariak begi onez jo dute Trumpen erabakia. EBk, aldiz, gaitzetsi egin du Nazioarteko Zigor Auzitegia zigortzeko aukera.
Bere jardunean eragina izango duela ohartarazita, "errugabe diren milioika biktimari justizia eta itxaropena ematen" jarraituko duela azpimarratu du.
"Gure parte diren 125 estatuei, gizarte zibilari eta munduko nazio guztiei dei egiten diegu justiziaren eta oinarrizko giza eskubideen alde egiteko", esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiak ohar batean.
Europako Kontseiluko presidente Antonio Costaren babesa ere jaso du Zigor Auzitegiak. Sare sozialen bidez esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiari askatasuna mugatzen ari dira batzuk.
Antzeko hitzak erabili ditu Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek ere. Horren esanetan, "askatasunez jokatzeko aukera izan behar du auzitegi horrek", eta "mundu osoko biktimei ahotsa" ematen diela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa