Mundua
Gerra komertziala
agentziak | EITB MEDIA
Denbora tarte horretan, bi herrialdeek negoziazioak egingo dituzte aurrerantzean nola jokatu erabakitzeko.
Ordainetan, Guardia Nazionaleko 10.000 agente bideratuko ditu Mexikok mugara. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du aurreikusitakoa baino hilabete geroago ezarriko dizkiola Mexikori % 25eko muga zergak, Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentearekin telefonoz hitz egin eta gero.
Truth Social sarean zabaldutako mezu batean, Trumpek azaldu du hilabete horretan negoziazioak egingo dituztela bi herrialdeek.
Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak adierazi duenez, berak proposatu dio Trumpi muga-zergak etetea, eta pozik agertu da "akordio ona" erdietsi duelako.
"Hasiera-hasieratik planteatu diot tarifak bertan behera uztea nahi genuela; baina, kasu honetan, akordio batera iritsi gara", azaldu du Sheinbaumek goizeko hitzaldian, Trumpekin hitz egin eta minutu gutxira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa