Mundua
lehen krisi diplomatikoa
Agentziak | EITB Media
Ordu gutxiren buruan konpondu da Kolonbiaren eta AEBren artean piztutako gatazka. Aurrez, AEBk erbesteraturako herrikideak jasotzeari uko egin dio Kolonbiak, eta Trumpek % 25eko muga zergak ezartzearekin mehatxatu du. Segidan, Petrok ere, erantzun gisa, zerga bertsuak ezartzeko asmoa iragarri du.
Petro eta Trump, argazki montaje batean. EFE
Donald Trumpek presidente kargua hartu eta astebete eskasera lehertu da lehen krisi diplomatikoa. AEB eta Kolonbia mokoka egon dira, baina, printzipioz, ordu gutxiren buruan konpondu da katramila, Gustavo Petroren Gobernuak iragarri baitu AEBk erbesteratutako herrikideak "baldintza duinetan" itzularaziko dituela, "eskubidedun pertsonak" direla argudiatuta. Aurrez, AEBk bidalitako bi hegazkin Kolonbian lur hartzea saihestu du Petrok, migratzaileak "gaizkileak" ez direla eta "duintasunez" tratatu behar direla nabarmenduta.
Ezezkoari erantzunda, Kolonbiari % 25eko muga zergak ezartzea agindu du Trumpek. Segidan, Kolonbiako presidenteak oharra kaleratu du AEBrentzat ere zerga bertsuak iragartzeko.
Dena dela, handik gutxira ezerezean geratu da krisi diplomatikoa, Luis Gilberto Murillo Kolonbiako Atzerri ministroak ohar ofiziala kaleratuta. Bertan iragarri duenez, Latinoamerikako herrialdeak erbesteratutako herrikideen itzulera erraztuko du presidentearen hegazkin baten bitartez, eta euren eskubideak bermatuz.
Comunicado oficial pic.twitter.com/VlTD49lsQs
— Cancillería Colombia (@CancilleriaCol) January 27, 2025
Ohar berean, Bogotak iragarri du Washingtonera ordezkaritza bidaliko duela "hurrengo egunetan goi mailako bilerak eduki eta akordio bat erdiesteko". Murilloren esanetan, "AEBren Gobernuarekin geneukan impassea gainditu dugu", azpimarratu du.
Etxe Zuriak bestelako bertsioa azaldu du. Horren esanetan, Petroren Gobernuak "Trumpen baldintza guztiak onartu ditu, alegia, AEBra legez kontra heldu eta itzularazitako atzerritar guztiak baldintza gabe jasotzea, AEBren hegazkin militarretan, muga eta atzerapenik gabe".
Muga zergei dagokienez, "bertan behera geratuko dira eta ez dira sinatuko, Kolonbiak akordioa betetzen badu behintzat"
"Gaurko gertakariek argi utzi dute munduak AEB errespetatzen duela berriro. Gure aberriaren subiranotasuna babesten jarraituko du Trumpek, indar guztiekin babestu ere. Munduko gainerako nazioek legez kanpo AEBn sartutako herritar guztiak itzularazteko prozesuan laguntzea espero dugu", adierazi dute oharrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar