Mundua
Migrazioa
agentziak | eitb media
Etxe Zuriak migratzaileak deportatzeko lehenengo hegaldiak antolatu dituela jakinarazi ostean adierazi du horixe Gobernuak.
Soldadu estatubatuarrak Mexikoko mugan. Argazkia: EFE
Mexikoko Atzerri Gaietarako Idazkariak adierazi du migrazio arloan AEBrekin lankidetzan aritzeko prest dagoela deportatuak onartzeko eta "mexikarrak beso zabalik hartzeko", Donald Trumpen AEBko Gobernuak migrazio politika gogortu eta lehenengo deportazioak abian jarri ostean.
"Aberriratzeak izanik, beti onartuko dugu beso zabalik mexikarrak gure lurraldera iristea. Mexikok besarkatu egiten zaitu", idatzi du X sare sozialean.
Horren harira, Mexikok AEBko Gobernuarekin "oso harreman ona" duela eta, "burujabetzarekiko errespetuz" lan egiteko prestutasuna agertu du "gai askotan, tartean migrazioan".
Etxe Zuriak migratzaileak deportatzeko lehenengo hegaldiak antolatu dituela jakinarazi ostean adierazi du horixe Mexikoko Gobernuak. "Inbasioa" galarazteko neurrien barruan kokatu ditu Trumpek deportazioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa