20:16

Mundua

Austria

Austriako Gobernuko buruak, Karl Nehammer kontserbadoreak, dimisioa emango duela iragarri du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hartara, huts egin du Gobernua osatzeko bidean abiatutako negoziazioak. FPÖ alderdi ultraeskuindarra, irailaren 29an botoen % 28 lortuta Austriako hauteskundeak irabazi zituen taldea, oposizioan dago.

  • Karl Nehammer

    Karl Nehammer. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Austriako jarduneko kantzilerrak, Karl Nehammer kontserbadoreak, iragarri du datozen egunetan dimisioa emango duela, bai gobernuburu gisa eta baita Alderdi Popularreko presidente gisa ere. Popularrek, gainera, alde batera utzi dituzte, Gobernua osatze aldera, sozialdemokratekin hasitako negoziazioak.

"Negoziazioak bukatutzat ematen ditugu", esan du Nehammerrek sare sozialetan dimisioaren berri eman orduko argitaratu duen mezu batean. Hain zuzen ere, 2021eko abendutik betetzen dituen kargu guztiak uzteko asmoa erakutsi du Nehammerrek.

Gobernua osatzeko bidean abiatutako negoziazioak huts egin du. FPÖ alderdi ultraeskuindarra, irailaren 29an botoen % 28 lortuta Austriako hauteskundeak irabazi zituen taldea, oposizioan dago.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen