Mundua
SEXU-ERASOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azaroaren 11n, lau adingabek komunitatetik ihes egin zuten, eta salaketa jarri zuten. Akusazioen artean, 18 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea, ezkontza behartuak, behartutako haurdunaldiak, adingabeen aurkako tratu txarrak eta bortxaketak daude.
Erreskatatutako adin txikiko batzuk. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Guatemalako agintariek ostiralean iragarri zutenez, Lev Tahor talde ortodoxo juduaren komunitateko kide baten abusuak jaso omen zituzten 3 eta 16 urte bitarteko 160 adingabe erreskatatu dituzte, eta kutxa batean hainbat hezur ere aurkitu dituzte.
Poliziak Guatemalako Hiritik 90 bat kilometrora dagoen San Rosa herriko inguru batean erreskatatu zituzten adingabeak, abusuen salaketa batzuk jaso ondoren.
Guatemalako Poliziak nabarmendu duenez, operazioa Ameriketako Estatu Batuetako Barne Segurtasuneko Departamentuarekin eta Erdialdeko Amerikako beste erakunde batzuekin elkarlanean egin dute. Giza Eskubideen Prokuradoreak (PDH), Gurutze Gorriak eta suhiltzaile boluntarioek ere parte hartu dute operazioan.
Adingabeak Guatemalako Hiriburuko Nazioko Prokuradoretza Nagusiaren (PNG) instalazioetara eraman zituzten, eta bertan diziplina anitzeko talde batek ebaluazio-prozesu bat hasi zuen. Espezialistek banan-banan aztertuko dute kasu bakoitza, beharrezko babes-neurriak zehazteko.
"Komunitateko haurrek eta nerabeek tratu txarren inguruan jarritako salaketek abiatu dute prozesua, 18 urtetik beherako pertsonei sexu-abusuak egitea eta ezkontzera behartzea, adibidez", adierazi du PNGk ohar batean.
Prensa Libre egunkariak jasotakoaren arabera, Erick Eduardo Schaeffer Cabrera Fiskaltzako jarduneko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ez da komunitate erlijioso baten edo sektore jakin baten aurkako ekintza bat izan".
Nancy Paiz Pertsonen Salerosketaren aurkako Fiskaltzako kideren hitzetan, aurretik ere baziren salaketak. Azaroaren 11n, lau adingabek komunitatetik ihes egin zuten eta Fiskaltzarekin harremanetan jarri ziren salaketak egiteko. Akusazioen artean, 18 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea, ezkontza behartuak, behartutako haurdunaldiak, adingabeen aurkako tratu txarrak eta bortxaketak daude.
Era berean, Paizek esan du kutxa batzuetan hezurrak aurkitu dituztela, baina oraindik ez dute horri buruzko informazio gehiago eman.
2016ko irailaren 25ean, judu ortodoxo talde batek Guatemalako Hiria utzi eta Oratoriora (Santa Rosa) joan zen bizitzera, adingabeen aurkako ustezko abusuak zirela-eta Polizia 9. Zonaldean bizi ziren tokira sartu eta gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa