Mundua
Atentatua Alemanian
Gainera, 70 pertsona zauritu dira, horietatik 15, larri. Tokiko agintarien esanetan, gertatutakoa "atentatua da seguruenik". Gidaria atxilotu egin dute.
Alemaniako Magdeburg hiriko agintariek ostiral honetan baieztatu dutenez, gutxienez bi pertsona hil eta 70 inguru zauritu dira arratsaldean gabonetako azokan izandako harrapaketa masibo baten ondorioz.
Segurtasun-indarrek baieztatu dute ibilgailuaren gidaria atxilotu dutela: Saudi Arabiako mediku bat da, 2006tik Alemanian bizi dena. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoen arabera, autoarekin abiadura bizia sartu da Magdeburg hiriko udaletxeko plazan jarri duten gabonetako azokan, eta hainbat pertsona harrapatu ditu.
Alemaniako agintarien balantze ofizialak baieztatu egiten du gertaera "izugarriak" biktima "ugari" utzi dituela. Reiner Haseloff Saxonia-Anhalt estatuko lehen ministroaren arabera, bi hildakoak heldu bat eta haur bat dira.
Für Ereignisse wie in #Magdeburg gilt:
— Jennifer ¿¿¿¿¿ (@DieGrueneFrau) December 20, 2024
1. Mitgefühl für alle Verletzten zeigen.
2. Keine falschen Informationen verbreiten.
3. Polizei und Rettungskräfte ihre Arbeit
machen lassen.
4. Nichts irgendwie instrumentalisieren.
¿¿ pic.twitter.com/7CxuGWW31q
Eskualdeko agintarien esanetan, gertakaria "atentatua" izan daiteke, baina DPAk kontsultatutako iturrien arabera, atxilotua ez zegoen Alemaniako agintariek gehien bilatzen dituzten islamisten zerrendan.
Bestalde, tokiko gobernuak bere sare sozialetan zehaztu duenez, gutxienez 15 pertsona larri daude, 37 zaurituta, eta 16k zauri arin egin dituzte.
Duela 8 urte, 2016ko abenduaren 19an hain zuzen ere, kamioi batek azoka baten aurka egin zuen Berlinen, eta 13 pertsona hil zituen. Erasotzaileak Italiara ihes egin zuen, eta Poliziak tiroz hil zuen bertan.
Olaf Scholz kantzilerrak kezka agertu du X sare sozialean: "Magdeburgetik datozen informazioak oso larriak dira. Biktimak eta horien senideak ditut buruan une honetan".
Saxonia-Anhalt estatuko hiriburua da Magdeburg, eta Alemaniako ipar-ekialdean dago, Berlin hiriburutik 130 kilometrora.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa