Mundua
ATENTATUA MOSKUN
AGENTZIAK | EITB Media
Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) jakitera eman dutenez, atxilotua Uzbekistango gizonezko bat da, eta, ustez, Ukrainako zerbitzu sekretuen jarraibideak bete zituen.
Igor Kirilov, artxiboko irudi batean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Moskun izandako atentatuan Errusiako Defentsa Nuklearraren burua hil eta biharamunean, Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) Uzbekistango gizonezko bat atxilotu dute hilketaren egilea delakoan. Aipaturiko atentatuan Igor Kirilov teniente jenerala ez ezik, bere laguntzaileetako bat ere hil zen.
Zehazki, Kiriloven etxebizitzaren atarian, patinete batean bonba bat jartzea leporatzen diote atxilotuari.
Errusiako zerbitzu sekretuen (FSB) arabera, atxilotuak berak adierazi du Ukrainako zerbitzu sekretuek agindutakoa bete zuela. Horren arabera, Moskura iritsi ostean lehergai bat eman zioten, eta, ondoren, patinete elektriko batean jarri zuen bonba eta Kiriloven etxetik gertu utzi zuen .
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa