19:57

Mundua

Ekialde Hurbila

44.700etik gora palestinar hil eta 106.000tik gora zauritu ditu Israelek Gazan burututako erasoaldietan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Igande honetan albiste izan da jihadistek Damasko hartu eta Al-Assad agintetik kendu dutela, eta horren harian, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk esan du su-eten baterako bide izan daitekeela Sirian gertatutakoa.

  • Gazako haurrak, hondakinen artean

    Gazako haurrak, hondakinen artean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etengabe goraka doa Israelek Gazako Zerrendan 2023ko urriaren 7an hasitako sarraskian hildako pertsonen kopurua. Azken balantzearen arabera, 44.700etik gora dira dagoeneko erasoaldietan hildako palestinarrak, eta 106.000tik gora zauritutakoak, Hamasen esanetan.

Gazako Osasun Ministerioak zehaztu duenez, "44.708 dira eraildako palestinarrak, eta 106.050 dira zauritutakoak". Azken 24 orduotan, gainera, 44 pertsona hil eta 74 zauritu ditu Isralek.

Dena den, balantze horrek ospitaletara iritsi diren biktimak soilik hartzen ditu kontuan, bazter utzita "hondakinen artean edo kalean botata" daudenak. Halaber, ez ditu zenbatzen iparraldeko ospitaleetako biktimak, "komunikatzeko dituzten arazoak tarteko".

Su-etena gertu egon liteke, Netanyahuren hitzetan

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Gazan senitartekoak bahituta dituzten familiekin hitz egin du, Sirian gertatutakoaren ondotik. Izan ere, buruzagi israeldarraren ustez, litekeena da akordio bat adostu eta "bahitutako lagunak askatu ahal izatea".

Netanyahuk berretsi du Israelek Hamasen eta Hezbollahren aurka egindako "eraso ausartak" lagungarri izan direla Siriako erregimenaren aldatzeko.

Azken hiru hilabeteetan bahitutako lagunen senitartekoekin Netanyahuk izan duen lehen bilera izan da gaurkoa, iturri ofizialen arabera.

"Lehen ministroak onartu du akordio negoziatu baten bidez soilik itzuliko direla bahituak, eta prest dagoela menia adosteko, baldin eta horrek gauzak errazten baditu", adierazi dute bahituen familiek ohar batean.

"Aldian behingo bilerak nahi ditugu. Datozen egunetarako aurrerapausoen albisteak espero ditugu", erantsi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena