14:12

Mundua

Kurdistan

Turkiak babestutako matxino siriarrek kurduen aurkako erasoa egin dute Siria iparraldean

Agentziak | EITB Media

Siriako Armada Askea izenarekin ezagutzen diren milizia turkiazaleek Eufratesen mendebaldean dagoen Manbij hiriaren % 80 bereganatu dute. Orain arte kurduen eskuetan zegoen hori.

  • Voluntarios kurdos, fieles a las Fuerzas Democráticas Sirias, el sábado. EFE.

    Voluntarios kurdos, fieles a las Fuerzas Democráticas Sirias, el sábado. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baxar al-Assad Siriako presidentearen aurkako erasoaldia amaitu eta biharamunean, Siria iparraldean Turkiak babestutako tokiko miliziak Manbij hirian sartu dira igande honetan, Eufratesen mendebaldean, Turkiako Anadolu agentziak jakitera eman duenez. Orain arte Herri Babeserako Unitateak milizia kurduak buru zituen koalizioa zegoen han agintean. 

Azken urteetan Siriako Armada Askea izena hartu duten milizia turkiazaleek Manbijen (100.00 biztanle inguru) % 80 bereganatu dute, agentziaren arabera. 

Manbijen nagusiki siriar arabiarrak bizi dira, gutxiengo kurduekin eta beste etnia batzuetakoekin batera, eta 2016tik Siriako Indar Demokratikoei leialak diren kurduen koalizioaren kontrolpean zegoen, eta Siriako Armada Askearen eta Turkiaren aurka. Turkiak erakunde terroristatzat dituen Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) gertuko taldetzat jotzen ditu Herri Babeserako Unitateak milizia kurduak.

Estatu Islamikoaren (Daesh) aurkako borrokan koalizio kurdua babesten zuen AEBri sarri eskatu izan dio Turkiak kurduen miliziak Manbijetik kanporatzeko, baina Washingtonen erantzunik jaso gabe.

Mazlum Abdi, AEBren babesa duen Siriako Indar Demokratikoen komandantea, prest gertu zen ostiralean Turkiarekin eta Hayat Tahrir al Sham (HTS) talde jihadistarekin elkarrizketa prozesu bati ekiteko, matxinoak al-Assaden kontrako erasoaldian aurrera egiten ari zirela ikusita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena