12:16

Mundua

Bilera Parisen

Trumpek Ukrainan su-etena "berehala" ezartzeko eta negoziazioak abiatzeko eskatu du

agentziak | eitb media

Zelenskik erantzun du "indarrez" ere posible dela "bakea lortzea". Bestalde, Trumpek uste du Putinek babesik gabe utzi duelako ihes egin duela Al-Assadek Siriatik.

  • Trump Zelenski agurtzen Notre Dammen. Argazkia: EFE

    Trump Zelenski agurtzen Notre Dammen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidente hautatuak Ukrainan su-etena "berehala" ezartzeko eta Errusiak abian jarritako gerra amaitzeko negoziazio prozesuari ekiteko eskatu du.

Parisen Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin eta Emamnuel Macron Frantziakoarekin elkartu ostean egin ditu adierazpenok agintari estatubatuarrak, Truth Social sare sozialean.

"Ongi ezagutzen dut Vladimir (Putin). Bere unea da. Txinak lagundu dezake. Mundua zain dago!", gaineratu du.

Presidente hautatuaren arabera, Errusiak "600.000 soldadu inguru" galdu ditu hilda edo zaurituta "sekula hasi behar ez zuen gerra batean", eta Ukrainak 400.000 soldadu eta "zibil asko" galdu ditu.

Eliseoan egindako batzarraren ondotik, Zelenskik hauxe adierazi du: "Guztiok nahi dugu gerra lehenbailehen amaitzea". Baina horri gaineratu dio "justua" izan behar duela amaiera horrek. Gainera, gehitu du "indarraren bitartez ere posible" dela "bakea" lortzea.

Sirian gertatutakoaren harira, Trumpek esan du Baxar al-Assad Siriako presidenteak Putinen babesik gabe zegoelako ihes egin duela herrialdetik. Horren esanetan, Errusiako presidenteak "ez zuen babesteko interesik".

"Al-Assad joan egin da. Bere herrialdetik ihes egin du. Bere babesleak, Errusiak, Vladimir Putin buru dela, bera babesteko interesa galdua zuen. Ez zegoen Errusia bertan egoteko inolako arrazoirik. Siriarekiko interes osoa galdu zuten Ukrainarengatik", idatzi du Trumpek sare sozialean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena