Mundua
Hego Korea
Agentziak | EITB Media
Han Dong Hoon Botere Popularraren Alderdiko buruzagiak berretsi du Yoon Suk Yeol presidenteak "kargua utzi" behar duela eta Yoonen funtzioak Han Duck-soo lehen ministroak hartuko dituela iragarri du. Oposizioaren ustez "Konstituzioaren aurkakoa" da izendapen hori.
Han Duck-soo eta Han Dong-hoon, igande honetan. EFE.
Hego Korean agintean dagoen alderdiak Yoon Suk-yeol presidentea boteretik kentzeko asmoa berretsi du igande honetan, "kaosa minimizatzeko", "egoera politikoa egonkortzeko" eta "demokrazia liberala berrezartzeko", agintariak lege martziala onartu ostean.
Yoonek presidente lanak "bizkor eta modu ordenatuan" utz ditzan lan egingo du alderdi kontserbadoreak, Han Dong-hoon buruzagiak Seulen egindako adierazpen batean adierazi duenez.
Hala, Botere Popularraren Alderdiak bezperan abiatutako plana berretsi du, izan ere, Parlamentuan gehiengoa duen oposizioak Yoon inhabilitatzeko aurkeztutako zentsura-mozioa blokeatzea lortu zuen larunbatean.
Joan den asteartean gerra-legea dekretatu eta herrialdearen historiako krisi politiko larrienean murgildu zuenetik, dimisioa eman dezan bultzatzen ari da gizartea eta sektore politikoa ere. Parlamentuko mozioaren bozketaren aurretik alderdiaren esku utzi zuen bere postua eta barkamena eskatu zuen.
Botere Popularraren Alderdiko liderrak berak adierazi duenez, "herriaren gehiengoak uste du Yoonek bere kargua utzi behar duela" eta uste duenez, "ez da gai normaltasunez gobernatzeko" agintaldiari geratzen zaizkion bi urte eta erdian.
Han-ek esan duenez, Yoonen kargu-uztea formalizatu arte, presidenteak "Estatuko gaietan dituen funtzioak betetzeari utziko dio, diplomazia barne", eta alderdiaren planaren arabera, Han Duck-soo lehen ministroak hartuko ditu bere gain Yoonen funtzioak, Yoon boteretik behin betiko kendu arte.
Hala ere, oposizioko indar nagusiak, Alderdi Demokratikoak (PD), errefusatu egin du lehen ministroak Yoonen funtzioak bere gain hartzea, "Konstituzioarena aurkakotzat" jo baitu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa