20:58

Mundua

Krisia Hego Korean

Hego Koreako presidenteak Asanblada Nazionalaren erabakia onartu eta gerra-legea bertan behera utzi du

EITB Media

"Gerra-legearekin zabaldutako tropak erretiratu dira", azaldu du Yoon Suk Yeolek Yongsan barrutiko egoitzan, Seulen.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yoon Suk Yeol Hego Koreako presidenteak gerra-legea bertan behera utzi du gaur, Asanblada Nazionalak neurri polemikoa atzera bota ostean.

"Gerra-legearekin zabaldutako tropak erretiratu dira", azpimarratu du Yongsan barrutiko egoitzan, Seulen, Yonhap albiste agentziak jakitera eman duenez.

Hori gertatu da diputatuek ezohiko bilkura batean gerra-legearen aurka bozkatu ondoren, Indar Armatuen Estatu Nagusiko buru Park An Sook edozein jarduera politiko mota debekatu eta gutxira.

Konstituzioak presidenteari ematen dio "beharrizan militarrengatik" edo "segurtasun eta ordena publikoa mantentzeko" gerra-legea ezartzeko ahalmena, baina erabaki hori Asanblada Nazionalari jakinarazi behar diola ere esaten du. Parlamentuak gehiengoz hala eskatzen badu, presidenteak atzera egin behar du, Konstituzioaren 77. artikuluak jasotzen duenez.

Hego Koreako presidenteak, gerra-legea ezartzearekin batera, oposizio politikoari "Estatuaren aurkako jardueratan" aritzea leporatu dio. Era berean, "matxinada planifikatzen" ibiltzea egotzi dio.

Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du "ordena konstituzionala babesteko", eta "Estatuaren aurkako" ekintzak leporatu dizkio oposizioko alderdi nagusiari, Alderdi Demokratari (PD).

Lee Jae-myung oposizioaren buruak salatu duenez, aldiz, "presidenteak traizioa egin dio Hego Koreako herriari". Azpimarratu duenez, "une honetatik aurrera Yoon Suk Yeol ez da jada herrialdeko presidentea".

Milaka manifestari Seuleko kaleetan. Argazkia: EFE

Milaka manifestari, Seuleko kaleetan. Argazkia: EFE

Gainera, Hego Koreako Asanblada Nazionalak gerra-legea bertan behera uztearen alde bozkatu du, Yoon Suk Yeolek neurri hori iragarri eta gutxira deitutako ezohiko osoko bilkuran.

Osoko bilkuran, ganberan nagusi diren oposizioko indarrek aldeko 190 botorekin onartu dute gerra-legea baliogabetzea, eta horrek, Hego Koreako Konstituzioaren arabera, neurri hori atzera botatzera behartzen du presidentea.

Milaka pertsona Asanblada Nazionalaren aurrean bildu dira gerra-legearen aurka protesta egiteko.

Batzar Nazionalean (Parlamentua) gehiengoa duen PDk, Yoonen Herriaren Indarra Alderdiaren (PPP) babesik gabe, 2025erako aurrekontu orokorrak onartu ostean hartu du erabakia azken horrek. Dirudienez, aurrekontuek murrizketa ugari aurreikusten dituzte, baita fiskal nagusia eta erakunde publikoen kontuak monitorizatzeaz arduratzen den Auditoretza eta Ikuskaritza Batzordeko arduraduna kargutik kentzea ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena