Jose Andres sukaldariaren Gobernuz Kanpoko Erakundeko hiru langile hil ditu Israelek
Gutxienez bost palestinar, tartean World Central Kitchen (WCK) Gobernuz Kanpoko Erakundeko (GKE) hiru behargin hil ditu Israelek, Jan Yunis hirian, Gaza hegoaldean, drone batekin burututako erasoan. Apirilean, erakunde horretako beste zazpi langile hil zituen.
Laguntza konboi baten aurka oldartu dira hainbat lagun, barruan zituen elikagaiak lapurtzeko asmotan. Une horretan, drone batek tiro egin dio kamioetako baten atzealdeari, lekuko batek EFE albiste agentziari jakinarazi dionez.
Orduan, laguntzera joan dira hainbat lagun, eta droneek bigarren misil bat jaurti dute lur orotako ibilgailu baten aurka. Jeep horretan aipatu GKEko hiru langileak zihoazen.
Dirudienez, hildakoetako bat sukalde komunitarioen WCK-ko arduraduna zen, Jan Yunisen; beste bat, gidaria; eta hirugarrena, ebaluazio burua.
Erasoa gertatu eta gutxira, Israelgo Armadak adierazi du hildakoetako batek (Hazmi Kadih) iazko urriaren 7an Nir Oz kibbutzean izandako erasoan parte hartu zuela. "Inteligentzia zerbitzuek eman ziguten horri buruzko informazioa, eta horri esker jakin dugu non zegoen", esan dute.
"Hiltzaileak WCK erakundearentzat egiten zuen lan", seinalatu dute oharrean. Gainera, nazioarteko komunitateari eta Gobernuz Kanpoko Erakundearen administrazioari eskatu diote iker dezatela WCKren kontratazioa.
Jose Andres sukaldari ezagunaren GKEak Gaza uztea erabaki du erasoaren ostean.
Albiste gehiago mundua
Gazako haurren heriotzak "aurrekaririk gabe" hazi direla ohartarazi du UNICEFek
Gazatarren aurkako bonbardaketak ez du etenik: gutxienez 22 palestinar hil dira bart Israelen beste eraso batzuetan.
Trumpek bi urpeko nuklear zabaldu ditu Medvedev Errusiako presidente ohiaren "adierazpen probokatzaileen" aurrean
Ukrainako gerra geldiarazteko AEBk Errusiari ezarri zion ultimatuma kritikatu zuen duela gutxi, eta ohartarazi zuen horrek bi herrialdeen arteko gatazka ekar zezakeela.
Etxean betetzeko 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari
Gainera, 3.400 milioi peso kolonbiarreko (822.000 dolar) isuna ezarri diote, eta zortzi urte baino gehiagorako inhabilitatu dute eskubide eta funtzio publikoak gauzatzeko.
EBJAk Italiari ohartarazi dio herrialde bat segurutzat jotzeko kontrol judiziala eta informazio eskuragarriaren bermeak behar direla
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak kritikatu duenez, erabaki "harrigarriak" berekin dakar "Europako jurisdikzioak ez dagozkion eskubideak erreklamatzea". Mediterraneoan erreskatatu eta Italiako agintariek Albaniako zentro batera eraman zuten Bangladesheko migratzaile bati buruzkoa da auzia.
Nahaspila AEBko ipar-ekialdean: Uholdeek metroa, errepideak eta aireportuak kolapsatu dituzte
Euriteek New York, New Jersey, Filadelfia eta Washington bezalako hiriak kolpatu dituzte, larrialdi egoera ezarri, 1.300 hegaldi bertan behera utzi eta errepideak, metro geltokiak eta trenak itxi behar izan dituzte.
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Irteera Operazioa eta Boiseko Jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Trumpek muga-zergen plan berri bat iragarri du, gutxienez % 10ekoa, baina abuztuaren 7ra arte ez da indarrean sartuko
Presidente estatubatuarrak abuztuaren 7ra arte luzatu du muga-zergak indarrean sartzeko epea, Europar Batasuneko inportazioei aplikatutakoak barne.
Gutxienez 86 gazatar hil dira asteazkenean laguntza humanitario bila zihoazela
Lekukoen esanetan, Israelgo Armadak jendetzaren aurka tiro egin du Zikimeko pasabidean “geldialdi taktiko” bat egiten ari zela.
Kanadak Palestina estatu gisa formalki aitortzeko asmoa du NBEren iraileko Batzar Nagusian
Palestina estatu gisa aitortuko duela iragarri duen G-7ko hirugarren herrialdea da, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera. Trumpek, bestalde, ohartarazi du horrek "merkataritza akordioa zailduko" duela.
Trumpek hainbat herrialde zigortu eta beste batzuk saritu ditu muga-zergen bidez
Indiak eta Brasilek, BRICS nazioarteko erakundeko kideek (Errusia ere horien artean dago), ez dute lortu Trumpekin akordiorik. Kanadak ere zail ikus lezake negoziazioa, bereziki Palestinako Estatua ofizialki aitortuko duela iragarri ostean.