Mundua
Caetano denboralea
Agentziak | EITB Media
Caetano denboralea Frantzia astintzen ari da. Elurrak eta haizeak 56 departamendu eta Paris hiriburua alertan jarri ditu.
Frantzia astintzen ari den elur eta haize denboralea eragina izaten ari da herrialdean eta Paris hiriburuan. Parisko Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuko hegaldien % 10 bertan behera geratu dira, tren eta errepideetan hainbat arazo sortu dira eta Eiffel dorrea aldi baterako itxi dute. Era berean, 235.000 etxebizitza elektrizitaterik gabe daude.
"Zoritxarrez, itxita egongo gara gaur, eta bihar irekiko dugu berriro, arratsaldeko ordu batean", adierazi du sare sozialetan Eiffel dorrea kudeatzen duen erakundeak.
Aireko trafikoari dagokionez, denboraleak Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuan eragina izan du. Hegaldiak % 10 murriztu dira. Errepideetan hainbat arazo sortu dira eta Frantzia osoan 800 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Trenak ere atzerapenak izaten ari dira.
Haizea dela eta, 235.000 etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, zuhaitzak eta adarrak erori direlako.
Gaur arratsaldean, Frantziako 56 departamendu zeuden alerta laranjan Caetano denboraleagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa