Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB Media
Errusiako presidenteak adierazi duenez, Ukrainak irismen luzeko armak erabiltzeari eman dioten erantzuna da. Ukrainako iturriek, bere aldetik, geldiarazi ezin izan duten "kontinente arteko misil" bateekin egindako erasoaren berri eman dute.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak baieztatu egin du ostegun honetan, azaroak 21, egin duten Ukrainaren aurkako erasoa, baina karga nuklearrik gabeko misil balistiko hipersoniko bat erabili dutela jakinarazi du. Telebista publikoak igorritako mezu batean, Ukrainak "irismen handiko armen erabilerari emandako erantzuna" dela jakinarazi du.
Putinek azaldu duenez, Armada Errusiarrak daukan "irismen ertaineko misil sistema berrienetako bat" probatu dute, Oreshnik izenekoa.
Errusiako presidentearen hitzetan, Kievek irismen luzeko armak erabiltzeak "ez du eraginik izango gerraren garapenan". Errusiako indarrak Ukrainan "fronteko lerro osoan zehar" aurrera egiten ari direla ziurtatu du, eta Moskuk proposatutako "helburu guztiak lortuko" direla gaineratu du.
Aurrez, Ukrainako Armadak kontinente arteko misil bat erabili duela Errusiak jakinarazi du. Volodimir Zelenski presidenteak ere misil berriak "kontinente arteko gaitasun balistikoak" izan ditzakeela esan du bere sare sozialetan.
Armadaren komunikazioaren arabera, Dnipro hiriaren aurkako erasoan Kh-47M2 Kinzhal misil bat eta sei kh-101 misil ere erabili dituzte errusiarrek. Defentsa sistemek kh-101 gurutzaldiko zazpi misiletatik sei eraitsi ahal izan dituztela azaldu du, baina ezin izan dituztela "kontinente artekoa eta eta Kh-47M2 Kinzhal aerobalistikoa" geldiarazi.
Hala ere, ez dutela "funtsezko" kalterik eragin ziurtatu dute. Aurretik, Dnipro hiriburu duen Dnipropetrovsk eskualdeko agintariek hiriko "azpiegitura industrial batean" izan direla kalteak jakinarazi dute.
Ukrainako iturrien arabera, misila Errusiako hegoaldean dagoen Astrajan eskualdetik jaurti dute. Andri Kovalenko UUkrainako Segurtasun Nazionalerako eta Defentsarako buruak Telegrameko bere kanalean adierazi duenez, Astrajani droneekin eraso eginez erantzun du Ukrainak. "Dnipro, eusten ari da. Errusiako Federazioko Astrajan eskualdea droneekin erasotzen ari gara", adierazi du.
Ukrainak Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren irismen luzeko misilak erabili ditu aste honetan Errusiako lurraldean eraso egiteko. Kremlinaren ustez, horrek Ukrainako gerra koska bat laztea eragingo du.
Gerra "kuantitatiboki eta kualitatiboki" lazteko nahia ikusten du Europar Batasunak
Ukrainak kontinente arteko misil bat Dnipro hirian jaurti izana egotzi dio Errusiari, eta Europar Batasunak uste du horren atzean Ukrainako gerra "kuantitatiboki eta kualitatiboki" estutzeko nahia dagoela.
Peter Stano Europako Batzordearen bozeramaileak ostegun honetan kazetarien aurrean azaldu duenez, Vladimir Putin Errusiako presidenteak ez duela bakea bilatzen erakusten duen beste "seinale argi bat" da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa