Mundua
Ukraina-Errusia gerra
Agentziak | EITB MEDIA
Errusiako presidenteak doktrina nuklear berria onartu du gaur. Horren arabera, arma konbentzionalekin, droneak barne, egindako erasoei erantzun nuklearra emateko beta izango du. Gainera, potentzia nuklear baten babespean (AEB eta NATO hizpide) egindako erasoa oldarraldi "bateratutzat" joko du.
Putin, EFEren argazki batean.
AEBk Ukrainari ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman diola jakin —ofizialki Etxe Zuriak ez du baieztatu— eta bi egunera etorri da Moskuren erantzuna: Vladimir Putinek arma nuklearrak erabiltzeko aukera handitu du, doktrina nuklear berria onartuta.
Dekretua Errusiako agintarien lege dokumentuak jasotzen dituen webgunean kaleratu dute gaur. Horren bidez, Errusiak eskubidea ematen dio bere buruari arma konbentzionalen bidez jasandako eraso bati arma nuklearrekin erantzuteko, baldin eta eraso hori Errusiaren eta Bielorrusiaren "subiranotasuna edota lurralde osotasunarentzat mehatxu kritikoa" bada.
Aurreko doktrinak jasotzen zituenak baino eraso mota gehiago ditu barne berri honek. Hala, lehen aldiz, hegazkinez eta misilez (hipersonikoak barne) egindako erasoez gain, droneekin egindakoak ere jaso dituzte dokumentuan.
Gainera, potentzia nuklear baten babespean, armamentu atomikoa ez duen herrialde batek egindakoa "eraso bateratutzat" joko du.
Adituen ustez, AEBri eta NATOri erreferentzia garbia egin dio Moskuk azken aipamen horrekin.
Era berean, Errusiak dio arma nuklearrak defentsarako "disuasio tresna" direla, eta horien erabilera "muturrekoa eta egoerak behartuta" dela.
Putinek esana zuen doktrina nuklearra aldatzekoa zela (irailean egin asmo zituen moldaketak), baina, azkenean, gaur onartu du, gerra hasi zenetik 1.000 egun bete direnean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa