Mundua
ERRUSIA-UKRAINA
EITB MEDIA
Erasoetan bi pertsona hil eta sei zauritu dira, bi haur tartean, Ukraina hegoaldeko Mykolaiv hirian.
Errusiaren erasoek eragindako sutea itzaltzen dihardute suhiltzaileak. ARgazkia: EFE
Errusiak eraso masiboa egin die Ukrainako azpiegitura energetikoei bart eta gaur goizean, 120 misil eta 90 drone jaurtiz, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak jakinarazi duenez.
Bi pertsona hil eta sei zauritu dira erasoetan, bi haur tartean, Ukraina hegoaldeko Mykolaiv hirian. Zelenskik doluminak eman dizkie biktimen sanide eta lagunei.
Ukrainako aireko defentsak 140 eraso gelditu dituela esan du presidenteak, baina, tamalez, zenbait azpiegiturak kalteak jaso dituztela gaineratu du.
"Eraso masiboa izan da Ukrainako hainbat eskualdetan. Gauean zehar eta goizaldean, errusiar terroristak hainbat motatako droneak erabili dituzte, batik bat shaheds motakoak. Gurutze-misilak, balistikoak eta airekoak (Zircon, Iskander eta Kinzhal). Guztira 120 misil eta 90 drone inguru. Gure aire-defentsak 140 erasotik gora geldiarazi dituzte", zabaldu du Zelenskik Telegram bidez.
Ukrainako hainbat eskualde azpiegitura elektrikorik gabe geratu direla jakinarazi du Zelenskik, eta gaineratu du gauzak bere onera itzultzeko lanean ari direla langileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa